Pronostiko guztiak bete ziren larunbatean Ikasberri (Azpeitia) Rallysprintean. Rallysprinten bigarren lasterketa puntuagarrian Gorka Apalantza eta kopilotu zuen anaia Aitzolek, etxeko errepideak izanik garaipen erraza lortu zuten beren Subaru Impreza WRC-arekin. Errezildarrak denborarik onena egin zuten hiru mangetan. Bigarrenak Xabier Lujua eta Txiki Burgos izan ziren bere Scoda Octavia WRC-arekin. Hirugarrenak, Iñaki Alberdi eta Jorge Del Cid izan ziren. Suspensio berriak montatu eta Ikasberrin izan ziren beren Porsche GT-3arekin. Zirkuituko kanbioen kutxari esker errepidearen lekurik lasterrenetan irabazi zuten denbora. Santi Artetxe eta Sandra Fernandez izan ziren laugarrenak. Hauek ez zuten aukeraketa ona egin Peugeot 307 WRC-aren neumatikoak aukeratzean eta horrek denbora asko gladuarazi zien. Hurrenak Zapirain (Cordoba WRC) eta Zubizarreta (Golf Kit Car) izan ziren. Baita ere aipatzekoa da Xabier Belokiren zazpigarren postua bere BMW M3arekin.
Lasterketa soroa izan zen larunbatekoa. Lehenengo mangan Joxe Labakak bere Mitsubishi Evo V-aren motorra apurtu eta olio ugari isuri zuen errepidean. Bigarrenean Ramon Apalantzak istripu bat izan zuen. Beste hainbat erretiratu ere izan zen: Lazkano, Munitxa, Tarsicio, Callen, Asier Larrañaga, Omer Artaloitia eta Xabat Arrate besteak beste. Guzti hau zela eta lasterketaren azken zatia gauez egin zen, Lagun-Arteak uste baino gehiago atzeratu baitzen Rallysprinta.
1 comentario:
aizue kontutan izan beharko zenuketen asunto bat... Argazkiak jartzerakoan beraien jabeei baimena eskatzea okurritu zaizue?
Bazpaere komentatzeizuet...
Publicar un comentario